Claudio Albarránek magisteritza ikasketak egin ditu Katalunian, eta praktikak egin zituen bertako eskola batean. Beraz Claudiorik Kataluniako eskoletako Katalan mailari buruzko elkarrizketa hemen:
WikiTiBi Wikirrati
Irrati eta Telebistako informazioaren ikasgaiko bloga
miércoles, 16 de enero de 2008
jueves, 15 de noviembre de 2007
WIFI librearen aldeko bideoa
Bideo hau WIFI librearen aldeko bideo bat da. WIFI sareak edo konexioak aurkitzeak dakartzan komeriak azaltzen dira bertan, eta WIFI ireki eta itxiaren arteko aldeak.
Gainera WIFI irekiaz baliatzen direnen edota WIFI routerrak dituztenen iritzi ezberdinak azaltzen dira.
miércoles, 17 de octubre de 2007
INFORMAZIO BILATZAILEEN TOP 6-A
1. postuan: Google orrialdea dugu. Bilatzailerik onena nere ustetan, han bila baitezakegu behar dugun guztia. Googlek bilaketa hierarkikoa erabiltzen du, spider bezala ezagutzen dena. Irudiak bila daitezke, berriak eta mapa bilatzeko aukera. Gainera kazetari lana burutzeko erabilgarriak izan daitezken aukera eta zerbitzu amaitezinak eskaintzen ditu. Googlek eskaintzen duen beste zerbitzu edo aukera bat, bilaketa zehatzarena da. Gaztelaniazko webguneak bila ditzazkegu soilik edo eta Espainiakoak diren webguneak, eta hau oso erabilgarria da, esaterako atzerriko informazioa bilatu nahi badugu baina gaztelaniaz. Beraz, Googlek ia beti emango digu behar dugun informazioa.
2.postuan: Wikipedia. Konturatu ez bazarete ere, Googlen oso maiz eta normalean zerbait bilatuz gero, orrialde hau azaltzen da. Wikipedia entziklopedia libre bat da, non erabiltzaile batek baino gehiagok, wikipedista deituak, sortzen eta editatzen duten informazioa etengabe. Wikipedia software libre baten bidez editatzen da, wiki espazioaz baliatuz. Hala ere, aipatu behar da, gaztelaniazko bertsioa oraindik osatzeke dagoela (289.482 artikulu), eta ingelesezko bertsioak (2,053,057 artikulu) informazio gehiago eta sakonagoa eskaintzen duela. Aipatu azkenik euskarazko bertsioa ere badela, baina informazio aldetik ez dela batere sakona (20,883 artikulu).
3.postuan: BBC Mundo orrialdeak eskaintza handiak ditu irakurlearentzat, bai informazio bila dabilenarentzat. Informazio internazionala eskaintzen digu lokalaz gain, ekonomia oso zehazki, unean-uneko burtsa mugimenduekin. Kirola gaurkotua, eta hain ohikoak diren foro eta blogak, baina horiez gain, enlaze interesgarriak eskaintzen ditu, eta irakurleak parte har dezaken gune bat. Bideoak eta entzunezko dokumentuak. baina informazioaz gain zerbitzuak eskaintzen dizkigu, ingelesa birtualki ikasteko kurtsoak etalekuan lekuko eguraldi zehaztua. Orrialde oso interesgarri eta baliagarria.
4.postua: Euskaltzaidia. Kazetari izateko ez dugu soilik informazioa behar, idazketa egokia erabili behar da. Horregaitik euskaltzaidiaren webgunea oso baliagarria izan daiteke. Bertan kontsulta dezakegu edozein hitz Jagonet zerbitzuarekin. Izendegia ere eskaintzen digu, izenak egoki idazteko eta nola ez Euskaltzaindiaren arau guztien zerrenda. Azkenik hitzegi batuan erabiltzen diren hitzen bilatzailea dugu.
5.postuan: Metabuscador metabilatzailea dugu. Metabilatzaileak bilatzaileen bilatzaile direla esan dezakegu. Bilaketa bat egitean, beste bilatzaileek eskaintzen diguten informazioa erakusten digu, beraz ez du bere datu baserik. Eta datu baserik ez izateak, aunkera faltak ditu, irudiak bilatzea, hizkuntza aukeratzea (ez dugu Googlek ematen digun aukera)... Hala ere, gaika sailkatuta aurkitzeak laguntza handia ematen du. Uste dut ez dela bilatzaile egokienetako bat, baliagarriagoa delako zehatzago informazioa aurkitzea eta ez hain globalki eta masiboki. Hala ere metabilatzaileetan onena dela uste dut.
6.postuan: Berria egunkaria. Orrialde honek ez du informazio oso gaurkotua azaltzen, nahiz eta orrialdearen goikaldean unean uneko informazio eta berriak dituen zinta bat izan. Papereko edizioa eskaintzen digu, eta informazioa bilatzeko betiko hemeroteka bilatzailea, eztabaidagune bat (foroa) eta pertsonaia zehatz batzuen blogak partehartzea bultzatzeko. Testuez gain, bideoak ikus daitezke eta gaika sailkatutako RSS-a eskaintzen digu. Bostgarren postuan dago, informazio gaurkotua ez delako oso sakona, eta eskaintzen diren eskaintzak, nahiz eta asko izan, ez baitira apartekoak.

Suscribirse a:
Entradas (Atom)